domingo, 21 de diciembre de 2014

Saio teorikoen azken sarrera

Hemen daukazue IKT (saio teorikoen) hausnarketa orokorra; saioetan zer egin dugun, zer iruditu zaidan, zertarako baliogarria izango den ikasgai hau eta abar.

IKT irakasgaiaren metodologia azaldu zigutenean, zaila iruditu zitzaigun. Taldeetan lan egitea ez da erreza, eta gainera ikasgai berri honetan, non baliabide teknologiko berriak gure lanetan txertatu behar ditugun, taldetan aritzea nahiko zaila iruditu zitzaigun.

Izan ere, ez genuen oso ondo jakin nola egingo genion aurre eta hasiera batean, baina azkenean, nahiko gustura eta aktiboki aritu izan gara lanean. Guztiok batera, laguntza emanez eta zailtasunei aurre egiten, gure lana aurrera eramatea lortu genuen. 

Ondoriozta dezaket, aurkezpen hauek ikusi ondoren nire IKT jakintzak bereganatu ditudala. Izan ere, talde ezberdinak metodo desberdinak erabili dituzte eta horren ondorioz baliabide ezberdinen erabilgarritasunaz ohartu naiz. Talde batzuk, aurretik ezagutzen nituen baliabide batzuk erabili dituzte, hala nola, poert point, prezi edo bideoak. Bideoen kasuan, movie meikerra, esaterako, aurretik ezagutzen nuen arren, eurkezpen bat egiteko ez dut iniz erabili, eta zentzu horretan, hau, baliabide berria izan da. Beste talde batzuek, ordea, aurretik ezagutzen ez nuen baliabide bat erabili dute Pow toon. Eta nahiko interesgarria zein erakargarria iruditu zait.

Nire aburuz, IKT  ikasgai oso interesgarri eta erablgarria izango dela gure etorkizunerako uste dut. Izan ere, egungo gizartean teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen diren elementuak dira, etorkizun batean oraindik gehiago erabiliko dira. Ikasleak eotrkizunean ondo integratuak egon daitezen beharrezkoa izango da hauek ondo erabiltzen jakitea. Izan ere teknologia berrietan gaitasunik ez duten ikasleak, gizartean alboratuta geratuko dira, harremantzeko, ikasteko, informatzeko, aisialdirako zein lanerako beharrezkoak izango baitira gailu hauek etorkizunean.


Amaitzeko, egokia iruditu zait klaseak aurkezpenen bidez aurrera eramatea; horrela, alde batetik, edukiak ikasleen ikuspegituk jaso ditugu, horrek edukien hurbiltasuna ekarri duelarik, edukiak gure errealitatetatik hurbilago egon baitira. Bestalde, teknologiak ematen dituzten baliabide ezberdinak arakatu eta ezagutu ditugu, hauek ematen dituzten aukera ezberdinen kontzientzia hartuz.

Hurrengora arte!!!






Blogaren zortzigarren sarrera

Hau nire blogaren amaiera da! Emozioak eskolan ezagutzen bloga ixten dut.
Horretarako, azken sarreratxo hau prestatu dut:
Ikusi ondorengo bideoa:
Etengabe ari gara baloratzen aurrean (fisikoki) agertzen zaizkigun pertsonak: “neska honek alkondara itsusia eramaten du”, “ume horrek betaurrekoak ditu”, “honek txarto usaintzen du” …
Gizarte materialista batean bizi gara, non sentimenduak oso gutxi baloratzen ditugun eta hori aldatu beharra daukagu. Gaur egun, klonak bezala jarduten dugu; jarrera berdinak, talde baten “liderrari” jarraitu behar diogu (bestela “raritoa” deitzen dizute), eta modei jarraitzen diegu. Bai, militar pantaloiak eramaten baditugu, militarrak gorrotatu arren. Gainera, ez soilik hori, esaterako, patioan gaztetxo bati futbolera jolastea gustatzen ez bazaio eta jolas-orduak irakurtzen igarotzen baditu, “mutil arraroa” deituko dute.
Normala da gaur egun gizarte honetan daukagun pentsamendua? Ez ditugu pertsonak haien izaera fisikoagatik ezagutzen. Seguraski, irakurtzen duen mutil horrekin hitz egiten badugu mutilenik sintzoenetariko bat dela.

jueves, 18 de diciembre de 2014

10.Saio teorikoa (2014ko abenduaren 18a)

Klaseko azken eguna izanda, azken dokumentatzaile taldea bere aurkezpena aurkeztu du. Besteak bezala, bere sitesa, argazkiak, blogak, ... aurkeztu dituzte eta izandako zailtasunak aurkeztu dizkigute. Amaitzeko, haien esperientzia dokumentatzaileen papera egiten azaldu digute.

Jarraitzeko, irakasleak PP bat aurkeztu digu musika bitxi batekin; erlaxatzeko musikarekin eta hainbat artikulu irakurri dizkigu irakaskuntzari buruz.

Amaitzeko bideo bi aurkeztu dizkigu; lehenengoa diziplinari buruzkoa eta bigarrena "Respuestas para pensar" Juana María Sancho Gilrena.



IKTri bukaera eman diogu ikasgaiaren balorazioa egiten.





jueves, 11 de diciembre de 2014

9.Saio teorikoa (2014ko abenduaren 11a)

Gaur, abenduaren 11a, dokumentatzaileek haien lana aurkeztu egin dute. Esan beharra daukat, lan gogorra eta neketsua egin dutela, eta orokorrean baliabide aniztasun handia eta oso interesgarriak erabili dituzte.

Hurrengo taldeak aurkeztu egin dute beren lana:

DOKUMENTATZAILEAK 1,2 eta 3 eta haien web orrialdeetan hurrengo puntuak aurkezten zaizkigu:

  • Blogean, behatu dituzten taldekideen jarrerak.
  • Lanaren prozesua nola izan den.
  • Taldekide bakoitzaren bloga.
  • Sitesean tutorial bat dago.
  • Ebaluazioak eta ebaluatzeko zer oinarri erabili dituzten.
  • ...


Amaitzeko, esan dudan moduan, lan neketsua izan da. Izan ere, gainerako taldekideen taldeak aztertuz joan diren heinean, haien lana elikatuz joan dira eta horrek haien lana bikoiztu egin du.





miércoles, 10 de diciembre de 2014

8.Saio teorikoa (2014ko abenduaren 4a.)

Aste honetan, modulo astea izan da; beraz bideoari ekin diogu.

Blogaren seigarren sarrera (2014ko azaroaren 30a.)

Kaixo! Gaur beste bideo bat erabiliko dut. Bideo hau ikusteak minduta utzi ninduen, baina honena zuek ikustea izango da:

Latza eta tristea iruditzen zait gaur egun ere, oraindik, egoera honetan bizi diren pertsonak, baina batez ere umeak egotea. Bideoa ikusita, argi gelditu daiteke mundua injustiziaz betea dagoela eta gerrek mina handia sortzen dutela.  Goizetik gauera guraso gabe gelditzen diren ume asko daude munduan edo gerren ondorioz, gosez hiltzen direnak. 

Bideo honek, tristura eta tiziainjus erakusten ditu eta batzuetan gu ez gara ohartzen ,
Bideo honek, argi eta garbi tristura sentimendu bat sortzen du













7.Saio teorikoa (2014ko azaroaren 27a.)

Saio honetan, gaixorik egon nintzen; ondorioz klasera ezin nintzen joan. Nire kideek esan zidaten moduan, aurkezpenekin jarraitu zuten. Sei taldetako aurkezpenak egin ziren eta baliabide digital berriak egon ziren. Landutako gaiak hurrengoak dira:
-      Eskola 2.0
-      Konpetentzia digitala

-      Ikaskuntza estrategiak eta IKTak